Argentinako lagunartea etzi, igandez, elkartuko da bigarrenez. Vista Alegre auzoko Gastrotxoko elkartean jarri dute hitzordua, 12:00etan, eta hainbat ekintza egingo dituzte bertan: esaterako, dantza tailerra, parrillada, zuzeneko musika eta trikimailu txapelketa prestatu dituzte. Gainera sariak zozkatuko dituztela ere aurreratu dute.
Abuztuaren amaieran bildu zen lehen aldiz Argentinako lagunartea, eta egun osoko egitaraua izan zuten estreinaldi horretan. Antolatzaileen esanetan, topaketen helburua da Argentinako zein Euskal Herriko herritarrak elkartzea, festa giroan jendeak elkar ezagutu dezan eta horiek kultura desberdinak ezagutu ditzaten.