Kostan elkarteak ekin dio ikasturte berriko hitzaldi zikloari

Aritz Mutiozabal 2025eko urriaren 8a

Pedro Etxenikeren eta Yankoi Iruinen hitzaldia, Kostan elkartearen hitzaldi zikloaren hasieran. (Kostan elkartea)

Guztira, 57 solsasldi programatu ditu ikasturte berrirako, eta lehendabizikoa atzo goizean egin zuten. Bigarrena bihar izango da, Juanjo Alvarez abokatuaren eskutik.

Atzo goizean eman zion Kostan elkarteak ikasturteko hitzaldien zikloari, Pedro Miguel Etxenike eta Yanko Iruin zientzialarien eskutik, eta bihar jarraituko du Juanjo Alvarez EHUko Zuzenbide pribatuko katedradunaren solasaldiarekin; Modelon izango da, 10:00etan.

Ikasturtearen aurkezpena joan den ostegunean egin zuten bazkideen aurrean, eta aurten, elkartearen hemeretzigarren urtean, 57 hitzaldi antolatuko dituzte. Ohi bezala, astearte eta ostegun goizetan izango dira, Modelo eta Antoniano aretoetan, euskaraz eta gaztelaniaz, urritik maiatzera arte.

Hainbat arlotako askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola lurraren zientziak, espazioa eta matura, medikuntza eta osasuna, musika, literatura, artea, historia, zinema, kriminologia, geopolitika, filosofia, sormena eta soziologia.

Kostan elkartearen jarduerak ez dira hitzaldietara mugatzen, hainbat txango, ibilaldi eta bisita ere aurreikusita daude aurtengo egitarauan. Horietako zenbait hitzaldietan jorratutako gaiekin izango dute zerikusia, gainera. Hori guztia urtez urte gehitzen doan wlkarteko bazkideei zuzenduta egioten da; edozein argibide jasotzeko kostanelkartea.eus atari digitalean sar daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide