Pagoeta Mendizale Elkarteak asteburu pasa antolatu du Ezkaraira (Errioxa, Espainia). Urriaren 10etik 11era iraungo du bidaiak, hain zuzen ere. Irteera, larunbatean izango da Agues-eneako biribilgunetik, 06:00etan. Behin Ezkaraira iritsita, ekintza ugari egingo dituzte, besteak beste, San Lorenzo eta Valgañoneko gorostidia bisitatu eta bertako kaleak ezagutu.
Plazak mugatuak dira eta izen ematea urriaren 9ra arte egongo da zabalik. Horretarako, elkartearen egoitzara jo daiteke (Santa Marina, 2) edota pagoetame@gmail.com helbidera idatzi, norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Bazkindeentzako prezioa 90 eurokoa da eta gainontzekoentzat, aldiz, 100 eurokoa. Prezioaren barruan sartuko dira autobus zerbitzuak, afaria, lotarako lekua eta gosaria. Gainerako mokaduei dagokienez, bakoitzaren kontu egongo dira.