Arkamurka natura elkarteak eta Luberri museoak Zarauzko geologiari buruzko irteera bat antolatu dute. Larunbatean izango da, 10:00etatik 12:30era, eta Iñurritzako sarreratik abiatuko dira, Zubiondo jatetxetik. Amaiera, berriz, Narros jauregian egingo dute. Prezioari dagokionez, 6 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak, baina Arkamurkako bazkideentzat dohainik izango da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, irteera bi zatitan banatuko dute: lehenik eta behin, Zarauzko testuinguru geologikoari buruz arituko dira, eta, ondoren, geologiak herriko arkitekturan duen presentzia behatuko dute. Halaber, landare formak dituzten hareharriak eta Brasilgo granitoekin sortutako artelanak ere aztertuko dituzte malekoian. Honez gain, herriko kaleetan zehar ibiliko dira, eraikin esanguratsuenak eraikitzeko erabili ziren arroka motak ikuskatzeko.
Hori horrela, izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Luberri museora joan beharko dute interesa dutenek. Bestela, 943-26 05 93 telefonora deituta edo luberrimuseoa@gmail.com helbidera idatzita eman dezakete izena interesdunek. Gainera, plazak mugatuak izango direla aurreratu dute antolatzaileek.