Diru laguntza eska dezakete udan euskara ikastaroak burutu dituztenek

Intza Trula 2025ko ira. 30a, 11:15

Pertsona ba orri batean idazten. (Pixabay)

Urriaren 10a izango da herritarrek eskaerak egiteko izango duten azken eguna. Bi bide egongo dira horretarako: bata, Herritarren Arreta Zerbitzura joanda izango da eta, bestea, telematikoki.

Zarauzko Udalak diruz lagunduko ditu 2025eko udan euskara ikastaroak burutu dituzten herritarrak. Interesa dutenek urriaren 10era arte izango dute eskakizuna egiteko aukera, Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edota telematikoki.

Erakundeak jakitera eman duenez, diru laguntza eskatu nahi duten herritarrek bi baldintza bete beharko dituzte: diru laguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea eta ikastaroan eskainitako orduen %80 betetzea, gutxienez.

Hori horrela, eskaera Herritarren Arreta Zerbitzuan egin nahi dutenek 07:30etik 15:00etara izango dute horretarako aukera, astelehenetik ostiralera; ostegunetan, berriz, 08:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara izango da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide