Gari Uranga izango da berriro gizonezkoen Enbatako entrenatzailea

Aritz Mutiozabal 2025ko ira. 29a, 12:55

Gari Uranga, Zarauzko entrenatzaile ibili zenekoa. (Guka)

Bost urteko ibilbidearen ondoren, Axier Puertasek ez du jarraituko ZAEn. Klubak eskerrak eman dizkio urte hauetan egindako lanagatik.

Zarautz Arraun Elkarteak jakitera eman duenez, Axier Puertasek ez du aurrerantzean senior gizonezkoen entrenatzaile izaten jarraituko. Bost urteko lanaren ondoren, bidea etetea erabaki dute. ZAEK eskerrak eman dizkio entrenatzaile oriotarrari urte hauetan egindako lanagatik, eta onena opa dio hemendik aurrerako ibilbidean.

Bien bitartean, Zarauzko klubak haren postua Gari Urangak beteko duela ere iragarri du. Bigarren alodia izango du entrenatzaile bezala etxean zarauztarrak; 2017an iritsi zen lehen aldi hartan, Anjel Larrañagaren lekukoa hartuta, eta 2020an utzi zuen taldea, maila oso onean.

Bestalde, Juanjo Etxartek emakumezko seniorren entrenatzaile izaten jarraituko duela ere zehaztu du ZAEk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide