Atzo arratsaldean abiatu zituzten Itxasmendin sanmigelak, eta festetako bigarren eguna gogotsu hasi dute gaur. Haurrentzako askotariko tailerrak eskaini dituzte karpan, eta horrez aparte, tenis txapelketa eta hiruko saskiratze txapelketa ere jokatu dituzte.
Eguerdian sabela bete eta indarrak berreskuratzeko bazkaria izan dute, eta arratsaldean jarraituko dute egitarauarekin: esaterako, txokolate jana, erraldoi, buruhandi eta erraldoi txikien kalejira eta gazteentzako ekintzak prestatu dituzte.
Gaur, larunbata
- 17:45. Txokolate jana, auzo elkartean (Alfa).
- 18:00. 12-18 urteko gazteentzako ekintzak, karpa alboan, Haize Orratz gaztelekuaren eskutik.
- 18:30. Kalejira Zarauzko erraldoi, buruhandi eta erraldoi txikiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrikek girotuta.
- 19:30-22:00. Haur eta gazteentzat DJ Jon eta parrillada.
- 23:00. Alarma Morea taldearen emanaldia.
- Ondoren, DJ Bon.
Bihar, igandea
- 09:00. Diana.
- 10:00. Toka txapelketa.
- Ordu berean, pala finalak (egokitua).
- 10:30. Bihotzez martxa solidarioa.
- Ordu berean, Arrai Zopa kantu taldea.
- 11:00. Olinpiadak haur eta helduentzat (izen ematea aldez aurretik).
- 11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta parrillada. Tortillak 12:00etatik 13:00etara aurkeztu beharko dira, karpan.
- 12:15-13:30. Sari banaketa.
- 16:30-18:30. Chuchin Ibañez mariatxia.
- 19:00. Jaien amaiera.
(Argazkiak: utzitakoak)