Eguraldi bikainarekin eta danbor hotsen erritmoan abiatu zituzten atzo San Migel jaiak Itxasmendin. Haur eta helduen danborradak hartu zituen auzoko kaleak festen lehen hitzorduan, eta txarangak lagunduta, Araba eta Indamendi kaleetan barrena ibili ziren. Gogotsu atera ziren danbor jotzaileak, eta desfileak ikusmina piztu zuen inguruan zeuden herritarrengan ere.
Gaur, besteak beste, tenis txapelketako finalak jokatuko dituzte goiz partean, eta haurrentzako jolasen eta eskulanen txokoaz gozatzeko aukera ere izango da. Eguerdian, berriz, herri bazkarian elkartuko dira, eta eguneko azken orduak musikaz jantzita egongo dira.
Ondorengoa da gaurko eta biharko egitaraua:
Gaur, larunbata
- 09:00. Diana.
- 10:00. Tenis txapelketako finalak.
- 10:30-12:30. Haurren txokoa: marrazki lehiaketa, kamisetak margotzeko tailerra (kamiseta etxetik ekarri) eta eskulanak, karpan. Gomazko erraldoien erakusketa.
- 11:30. Hiruko saskiratzeen txapelketa (izen ematea saskibaloi zelaian, 11:00etan).
- 14:30. Auzo bazkaria. Tiketak aurretik salgai auzoko taberna eta dendetan.
- 16:00. Mus txapelketa (izen ematea 15:30ean karpan).
- 17:45. Txokolate jana, auzo elkartean (Alfa).
- 18:00. 12-18 urteko gazteentzako ekintzak, karpa alboan, Haize Orratz gaztelekuaren eskutik.
- 18:30. Kalejira Zarauzko erraldoi, buruhandi eta erraldoi txikiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrikek girotuta.
- 19:30-22:00. Haur eta gazteentzat DJ Jon eta parrillada.
- 23:00. Alarma Morea taldearen emanaldia.
- Ondoren, DJ Bon.
Bihar, igandea
- 09:00. Diana.
- 10:00. Toka txapelketa.
- Ordu berean, pala finalak (egokitua).
- 10:30. Bihotzez martxa solidarioa.
- Ordu berean, Arrai Zopa kantu taldea.
- 11:00. Olinpiadak haur eta helduentzat (izen ematea aldez aurretik).
- 11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
- 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta parrillada. Tortillak 12:00etatik 13:00etara aurkeztu beharko dira, karpan.
- 12:15-13:30. Sari banaketa.
- 16:30-18:30. Chuchin Ibañez mariatxia.
- 19:00. Jaien amaiera.
(Argazkiak: Aritz Mutiozabal)