Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kultur hedapenerako programaren barruan, gaur arratsaldean asteartean hil zen Claudia Cardinale aktorea gogoratuko dute. 18:00etan hasiko da saioa, eta ohi bezala doakoa izango da sarrera.
60ko eta 70eko hamarkadetako europar zinemako dama handienetakoa izan zen Cardilane, eta duela egun batzuk hil zen 87 urterekin. Tunisian (Afrika) jaioa, Federico Fellini, Luchino Visconti eta Sergio Leone zuzendari mitikoen musa izan zen. Bere ibilbidean zehar ehun film baino gehiagotan parte hartu zuen, indarrez, sentsualitatez eta nortasun propioz betetako pertsonaiak gorpuztuz.
Bere lan aipagarrienen artean daude Il Gattopardo (1963), Angelica Sedarari bizia ematen diona; Once Upon a Time in the West (1968), westernaren estereotipoak gainditzen dituen pertsonaia nagusia; The pink panther (1963), zinema "seriotik" kanpo duen aldakortasuna erakusten duena; eta La ragazza di Bube (1963), bere errekonozimendu kritikoa ekarri zion interpretazioa.
Baina Cardinale bere osotasunean azaltzen duen filmik aipagarriena, Felliniren 8½ (1963) da, Photomuseumeko kideen arabera. Film horretan, bere presentziak zerbait "etereoa, ia sinbolikoa, ematen du protagonistaren sormenezko kaosaren erdian". Are gehiago, "bere magnetismo guztia laburbiltzen" duen paper labur baina gogoangarria izan zen. "8½ ez da soilik zinemaren klasiko bat, baizik eta Cardinaleren ibilbideko une gorena, arima ahazten ez duen estiloa, emozioa eta zinema uztartzen dituen gailurra", gehitu dute.