'55 urtez saiakeran' erakusketa, gaurtik aurrera ikusgai

Mireia Galarza Bastida 2025ko ira. 25a, 10:30

Imanol Urdanpilleta, artxiboko irudi batean. (Aritz Mutiozabal)

Mende erdiko lana bilduko duen erakusketa irekiko du gaur arratsaldean Imanol Urdanpilleta margolari zarauztarrak Torre Luzean. 18:00etan izango da irekiera, eta azaroaren 2ra bitartean egongo da ikusgai. 

Mende erdiko lana bilduko duen erakusketa irekiko du gaur arratsaldean Imanol Urdanpilleta margolari zarauztarrak Torre Luzean. 55 urtez saiakeran hizenpean bildu ditu margolanok, lirismoa estilotzat hartuta, olio eta akuarela teknikez osatutako paisaiak eta irudiak egongo dira ikusgai bertan. Gaurtik hasi eta azaroaren 2ra bitartean egongo da zabalik erakusketa, asteartetik igandera eta 18:00etatik 20:00etara.

Margolari autodidakta da Urdanpilleta, eta 60ko hamarkadan hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Aire zabaleko pintura lehiaketa askotan parte hartu du, hala nola Zumaian, Deban (Gipuzkoa), Mutrikun (Gipuzkoa), Elgoibarren (Gipuzkoa), Azpeitian, Azkoitian, Zarautzen edo Calahorran (Errioxa). Bertan, lehen eta bigarren sariak lortu ditu. Artezaleak taldearekin batera eta banaka erakutsi ditu bere lanak Sanz Enean (Zarautz), Calahorrako Caja Riojan eta, azken urteotan, Getarian. Azken horretan, itsas akuarelen erakusketa iraunkorra du. 

Zarauztarrak azaldu duenez, margotzea beti izan da beretzat "bilaketa eta emozio bidaia" beretzat, eta "opari handi" gisa definitzen du sorkuntza guzti horiek Zarautzen aurkeztea. "Espero dut jendeak sortu ditudan ilusio berberarekin jasotzea”, dio Urdampilletak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide