21:30 zirenean, edukiontzi batzuek su hartu dute Zarautzen, Elkano kaleko 3. zenbakian, Urbare hotelaren parean. Ertzaintzak hedabide honi adierazi dionez, ez dakite oraindik sua norbaitek propio piztu ote duen. Edukiontziak errepidean zeudenez eta suak eragin zezakeen arriskua tarteko, ertzainek itxi egin dute N-634 errepidea. Suhiltzaileak bertaratu dira gertaeraren lekura, eta egoera kontrolatu dutenean, berriro zabaldu dute errepidea.
Ertzaintzak adierazi duenez, ez dakite zenbat edukiontzik hartu duten su, eta ezta sua nola piztu den ere.