Iraia Elias Zinemaldian, 'Un fantasma en la batalla' filma aurkezten

Erredakzioa 2025ko ira. 24a, 16:30

'Un fantasma en la batalla' filmeko lantaldea Donostiako Zinemaldian. (Donostiako Zinemaldia)

Sail Ofizialean eman dute filma, baina lehiatik kanpo Agustín Díaz Yanesen azken lana. Bertan, hartu du parte aktore zarauztarrak, besteak beste, Susana Abaitua, Raúl Arévalo eta Ariadna Gilekin batera.

Agustín Díaz Yanes zinegilearen Un fantasma en la batalla filma aurkeztu dute gaur Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean, baina lehiaketik kanpo. Bertan elkartu dira pelikulan parte hartu duen lantaldea, eta Susana Abaitua, Raúl Arévalo eta Ariadna Gil aktore ezagunen artean, Iraia Elias zarauztarra ere bai. Argazkilarien aurrean paratzeaz gain, komunikabideei lan berriaren nondik norakoak azaldu dizkiete.

ETAren aurkako ezkutuko operazio handienean inspiratuta  dagoen pelikula hau Basoilarraren Filmak ekoitzi du eta Netflix plataformaren babesa du; erakundean infiltratu zen emakumezko guardia zibil baten istorioa kontatzen du. Urrian estreinatuko dute zinema aretoetan, eta ondoren, Netflixen egongo da ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide