Emakumeen Etxeak udazken honetarako prestatu dituen jardueren barruan, Aingeruak eta neskameak: haurdunaldi subrogatua hitzaldia antotatu du bihar arratsalderako.June Fernandez kazetaria eta eragile feminista bilbotarrak eskainiko du saioa, Susa argitaletxeko Lisipe bilduma feministaren barruan argitaratutako izenburu bereko saiakeran oinarrituta.
Ertz asko ditu haurdunaldi subrogatuak: emakumeen eta umeen eskubideak, gorputz-autonomia, ugalketa-merkatuak, alternatiben inguruko erronkak... Analisi horiek adartz hartuta eskainiko du hitzaldia Fernandezek. Saioa Emakumeen Etxean bertan izango da, 18:30etik aurrera, eta sarrera librea izango du, edukiera bete arte.