"Azken urte hauetan, pediatren falta kronikoak, Jose Cruz gure lankide maitearen bat-bateko heriotza tristeak larriagotu duenak, askotan ekarri du Zarauzko haurren osasun-arreta Zarauzko haurrek merezi dutena eta profesionalek nahiko genukeena baino dezente okerragoa izatea.
Zarauzko Osasun Zentroko pediatriako plazen %100ek euskara eskakizuna dute, hau da, plaza horiek hartzen dituzten pediatrek euskaraz dakite. Lanpostu horiek titularrik ez duten bitartean, medikuak kontratatzen dira lanpostu horiek betetzeko; lehentasuna ematen zaio euskaraz dakiten medikuak kontratatzeari, baina beti ez da posible izaten. Pediatra ez-euskalduna izatearen edo pediatra ez izatearen artean, jakina, lehenengo aukera aukeratzen da.
Irailaren 16an, asteartean, taldekide pediatra berri bat hartu dugu taldean. Pertsona hori euskara ikasten ari da eta, ahal den neurrian, kontsultan erabiltzen du.
Uste dugu badaudela beste bide batzuk, zuzenagoak, salaketa eta eskaera hori agintari eskudunei helarazteko.
Gure lankide berriari babes osoa adierazten diogu eta egindako lana eskertzen dugu".