Jalgiko helduen taldean izena emateko aukera egongo da etzi

Intza Trula 2025ko ira. 23a, 10:15

Jalgi dantza taldeko kideak, Euskal Astearen barruan emanaldia eskaintzen, Lege Zaharren Enparantzan. (Mireia Galarza Bastida)

18:30etik 20:00etara eman beharko da izena, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Jalgik argitu duenez, hasiberrientzat zein aurreko urteetan parte hartu dutenentzat ikastaroak eskainiko dituzte.

Jalgiko helduen taldean izena eman nahi dutenek ostegun honetan egin beharko dute inskripzioa. 18:30etik 20:00etara zabalduko dute horretarako aukera, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan, eta bertan parte hartu ahal izango dute hasiberriek zein dantzan urteak daramatzatenek.

Halaber, Jalgik azaldu du taldeen osaerari eta entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikulazio epea amaitu ondoren emango dutela. Hala eta guztiz ere, edozein zalantza argitzeko edo jalgi.dt@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide