Amaitu dituzte Vista Alegre auzoko hiru hiri-igogailu berriak instalatzeko eta urbanizatzeko lanak: Allemendi kalea 3-5an, Allemendi kalea 10ean eta Orkolaga plaza 2-3an kokatu dituzte azpiegiturak, eta dagoeneko martxan daude. Gisa horretan, Zarauzko Udalak auzoaren irisgarritasuna hobetzeko eskakizunari erantzuna eman dio; izan ere, aipatu hiru igogailu berri hauei 2021etik martxan dauden Aldapetako beste biak gehitu behar zaizkie.
Vista Alegreko irisgarritasuna hobetzeko azken eraikuntza eta urbanizazio lanak Construcciones Moyua enpresak egin ditu, urtebete inguruko epean; 2024ko irailaren 25eanekin zieten obrei, hain zuzen ere. Proiektuak 1.432.472,85 euroko aurrekontua izan du (BEZa barne).
Hiru igogailu berriekin eta Aldapetako bi handiekin batera, "Vista Alegre osorako irisgarritasun unibertsala lortzeko helburuari "bide ematen zaiola dio Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Iban San Martinek. Igogailu berriak 24 orduz izango dira erabilgarri, eta bideozaintzako kameraz kontrolatuta egongo dira, Udaltzaingoarekin zuzenean konektatuta.