Festa giroan murgilduta daude atzotik Salbide auzoan. Atzo arratsaldean lehertu zen jaietako txupina, hain zuzen ere, eta geroztik hainbat jardueraz gozatzen daude auzotarrak. Gaur Txirrindulari Txikien Eguna eta herri bazkaria ospatu dituzte, eta arratsaldean ere izango da zer eginik: DJ saioa eta erromeria eskainiko dituzte iluntzean.
Bihar amaituko dira jaiak, baina askotariko ekintzak egingo dituzte festak agurtu aurretik. Besteak beste, motoen eta patinete txikien lasterketa edota toka txapelketa izango dira, helduek nahiz haurrek gozatzeko aukera izan dezaten.
Egitaraua
Gaur, larunbata
- 18:30. Bull DJa auzoan zehar. 18:00etan, Belauntzaran parkean (Dukenea) hasiko da Biktriko partaide eta animatzaileekin.
- 22:30. Erromeria Mugi Panderoa taldearekin.
Bihar, igandea
- 11:00. Hamaiketakoa denentzat auzoko elkarte aurrean.
- 11:30. Motoen eta patinete txikien lasterketa.
- 12:30. Zarautz Trik eta erraldoiak auzoan zehar.
- 13:00. Toka txapelketa haur eta helduentzat. Aldi berean. Parrillada.
- 17:00. Erromeria Bat Bitan taldearekin.
Argazkiak: Ian Ruiz Lizaso eta utzitakoak.