Jalgin parte hartu nahi dutenek ostegunean eman beharko dute izena

Intza Trula 2025eko irailaren 16a

Jalgi dantza taldeko kideak emanaldia eskaintzen, pasa den larunbatean, Salbiden. (Ian Ruiz Lizaso)

18:00etatik 19:00etara egin beharko dute ikasturte berrirako matrikula, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haur zein gaztetxo orok parte har dezake bertan.

Jalgi dantza taldeak ostegun honetan zabalduko du ikasturte berrian parte hartzeko izen ematea. Interesa duten guztiek egun horretan 18:00etatik 19:00etara egin beharko dute inskripzioa, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolan.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gorako haur zein gaztetxo guztiei zabalik egongo da dantza eskola. Halaber, Jalgik aditzera eman duenez, taldeen osaerari eta entseguetarako egun eta orduei buruzko informazioa matrikulazio epea amaitu ondoren emango dute. Hala eta guztiz ere, edozein zalantza argitzeko edo  jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide