Erdialdeko Amerikako independentziaren eguna ospatzen da irailaren 15ean, eta Gau Txorik keinu berezia egin nah izan dio ospakizunari, izan ere, tabernak jatorri guatemalarreko jabeak ditu duela hilabete batzuetatik.
Hala, egun garrantzitsu hau ospatzeko asmoz, Erdialdeko Amerikako plater ospetsuak prestatu dituzte, hala nola El Salvadorreko pupusak, Nikaraguako txerria jukarekin, Guatemalako piper opilak eta pepian, Costa Ricako platanoa gazta eta babarrunekin eta Honduraseko baleadak. Zapore bereziekin ausartzen ez direnentzat, Euskal Herriko pintxo tradizionalak ere eskaini dituzte, bi kulturak uztartzeko asmoz.
Hori ez ezik, taberna Guatemalako nahiz Erdialdeko Amerikako banderez apaindu dute, eta doinu alaien laguntzaz, dantzan jarri dituzte bertaratutako herritarrak. Gainera, herrialdeko jantzi tradizional bat ere eskegi dute horman; San Juan Comalopakoa da soinekoa, hain zuzen, eta jatorria maien zibilizazioan du.