Atzo goizean I. Kronoeskalada Herrikoia jokatu zuten Salbiden, eta pare bat orduko atsedenaren ostean, eguerdian jarraitu zuten festekin. Adin eta gustu guztietarako ekintzak izan ziren iluntzera arte, giro apartak lagunduta.
Bazkal aurretik emanaldia eskaini zuen Jalgi dantza taldeak, eta, ondoren, Salbideko V. Mus Txapelketa jokatu zuten auzotarrek. Horrez aparte, umeek zenbait jolasetan parte hartzeko txokoa jarri zuten, eta iluntzean kontzertua eskaini zuten Maddalen Arzallusek eta Arkaitz Allurrek.
Ordea, Salbideko jaiak hasi besterik ez dira egin: izan ere, datorren ostiralean, larunbatean eta igandean ere festak ospatuko dituzte bertan, askotariko ekintzekin.
(Argazkiak: Ian Ruiz Lizaso)