Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailak esleitu ditu Lanpardo eremuko babes ofizialeko etxebizitzen proiektua eta obra zuzendaritza. Apeztel Arquitektura y Urbanismo, Juan Carlos Linares Fernandez eta Lezcairu Sisthema enpresek osatutako aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu horiek.
Lanpardo eremuan alokairura bideratzeko babestutako 25 bat etxebizitza egingo ditu Eusko Jaurlaritzak, Zarauzko Udalak utzitako lurretan. Horiek eraikitzen hasterako egin beharreko oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektuaren nahiz exekuzio proiektuaren idazketa eta zuzendaritza fakultatiboa egingo dituzte orain, 445.183 euroko aurrekontuarekin.