Emakumeen Udako Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako pilota partidek hartu zuten atzo Aritzbatalde kiroldegia.19:00etan hasita, bi neurketa jokatu zituzten bertan, hain zuzen ere.
Lehen neurketan, Arrizabalagak eta Erasunek osatutako bikoteak 22 eta 5 hartu zituzten mendean Arraiza eta Capellan. Eroso aritu zen bikote gorria kantxan, eta nagusitasunez irabazi zuten partida.
Jarraian, Ibarrolak eta Gamindek Aldairen eta Bergararen aurka neurtu zituzten indarrak. Lehenengo neurketa baino estuagoa izan zen bigarren hau, baina, azkenean, Ibarrolak eta Gaimindek egin zuten garaipenaren tantoa. 22-20 amaitu zen partida.
Udako Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketa Bermeon amaituko da, irailaren 28an, eta bertan lehiatuko dira bi bikote onenak, final handian.