Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Zarauzko hondartzan. Udalak Gukari baieztatu dionez, sorosleek uretatik egoera oso larrian atera dute 76 urteko gizon kanadarra, eta larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute ezer egin. Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da uneotan.