Gaizka Urresti zinemagile bizkaitarrak Eloy de la Iglesia (Zarauz, 1944-Madril, 2006) zinema zuzendariari buruzko Eloy de la Iglesia, adicto al cine film dokumentala ondu du, Altube Filmeak eta Allmura Filmsen babesarekin, eta Donostiako 73. Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute. Gainera, Euskal Zinemaren Irizar Sari ospetsua lortzeko lehiatuko da Zinemira atalean, eta irailaren 24an, 25ean eta 26an izango da ikusgai Principe aretoan.
Aurreiritzietatik haratago, zuzendari zarauztarraren figura aldarrikatzen du Urrestik, non bere bizitzak eta bere obrak frankismoaren azken urteetako eta trantsizio garaiko alderdirik gordinena nahiz dekadenteena erakusten duen. Besteak beste, ezaguna izan zen kinki goitizenez ezagutu ziren filmak egiteagatik: El pico, Colegas, Navajeros eta La estanquera de Vallecas.
Moises Garridok, Juan Barrerok eta Urrestik berak idatzi dute dokumentaleko gidoia, eta, besteak beste, De La Iglesiarekin harremana izan zuten hainbat lagun elkarrizketatu dituzte: Jose Sacristán, Maraia Luisa San Jose, Fernando Mendez-Leite, Marisol Garcia Morcillo, Luis E. Pares, Pedro Olea, Claudia Gravy, Carlos Aguilar, Eduardo Fuembuena, Ángel Pardo, José Luis Garci, Fernando Guillén Cuervo, Josetxo San Mateo, Alejo Loren, Pedro Moreno, Gaspar Noé eta Verónica Luján.