Hasitako lekuan agurtu zuten zenbait herritarrek atzo Euskal Jai eguna: Musika Plazan. Arratsaldean Iñurritzako zelaian erromerian dantzan zein jolasetan ibili ostean, iluntze partera herrira gerturatu ziren berriro ere.
Trikitilarien laguntzarekin egin zuten Iñurritzatik Musika Plazarainoko bidea, kalejiran, lagun zein senitartekoen artean. Behin bertara iritsita, trikitilari zein pandero jotzaileek musikaz blaitu zituzten eguneko azken orduak. Halaber, Munoan ere izan zen dantzarako aukera, Bide Batez taldearekin.
(Argazkiak: Ibon Errazu)