Txikien euskal jaia, dantzari

Aritz Mutiozabal 2025ko ira. 7a, 14:20

Daltzari Txikien Bilkura egin dute eguerdian, eta bederatzi dantza taldek hartu dute parte; horien artean, Jalgik. Ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute, Iñurritzako zelaian.

Euskal Jai Egunaren atarian, hitzordu nagusiaren aurreko igandea izanik, etxeko txikienen Euskal Astearen barruko egun ofiziala da gaurkoa: Haurren Euskal Jaia, hain zuzen ere. Ohiturari jarraituz, Daltzari Txikien Bilkura egin dute goizean hasi eta eguerdira arte, Jalgi dantza taldearen gidaritzapean.

Aurten, etxeko taldeaz gain, Leitza, Zumarraga, Astigarraga, Oñati, Usurbil, Mallabi, Gabiri eta Mutrikuko dantza taldeak gonbidatu dituzte egitasmora. Munoa plazan egin dute hasierako topapeta, eta elkarrekin Agintariarena eta Agurra dantzatu ondoren, hainbat multzotan banatuta aritu dira kalez kale dantza erakustaldiak eskaintzen. Amaieran, 12:45 aldera, talde guztiak Munoa plazan elkartu dira beste behin dira emanaldi bateratua egiteko herritarren aurrean.

Urtero bezala, arratsaldean jarraituko du jaiak, Iñurritza auzoan; 17:30an abiatuko da kalejira Musika Plazatik, buruhandi, erraldoi, Zarautztrik taldeko trikitilariekin eta Ustekabe txarangarekin. Iñurritzan puzgarriak izango dira haurrentzat eta nerabeentzat, eta erromeriaz gozateko parada izango da iratzar taldearen eskutik. Egunari amaiera emateko, kalejira 20:00etan itzuliko da Musika Plazara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide