Heldu da Haurren Euskal Jai eguna

Intza Trula 2025ko ira. 7a, 09:00

Zenbait haur Munoa plazan, iazko Haurren Euskal Jai eguneko dantzarien bilkuran. (Aritz Mutiozabal)

Besteak beste, ohiko dantzarien bilkura, bazkaria eta jolasak izango dira haur guztien gozamenerako. 

Egun handia da irailaren 9a zarauztar ororentzat, Euskal Jai eguna ospatzen baitute egun horretan herrian. Gaur, ordea, Haurren Euskal Jai eguna da, eta etxeko txikienek askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute txoko ezberdinetan.

Esaterako, urtero legez, dantzarien bilkura egingo dute goizeko lehen partean Munoa plazan, eta horrez aparte bazkaria ere izango da eguerdian. Dantza egiteko musikarik ez da faltako gaurko egunez, eta puzgarrietan aurrera eta atzera ibiltzeko aukera ere izango da Iñurritzan.

Egitaraua:

Gaur, igandea, Haurren Euskal Jai Eguna:

  • 10:30. Dantzarien bilkura, Munoan.
  • 11:00. Dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte, eta kalez kale ibiliko dira.
  • 11:00. Kalejira, Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
  • 12:45. Dantzarien harrera eta emanaldia, Munoan (euria bada, kiroldegian).
  • 13:30. Haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko, Munoan (euria bada, kiroldegian).
  • 17:30. Kalejira Musika plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautztrik eta Ustekabe txarangarekin.
  • Ondoren, dantzarien bilkura, Iñurritzan.
  • 18:00. Puzgarriak haur eta nerabeentzat, Iñurritzan.
  • 18:30. Erromeria Iratzar taldearekin, Iñurritzan.
  • 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide