Euskal Astearekin jarraituz, 26. Arraza Libreko Gipuzkoako Ardi Txakur Txapelketa jokatuko dute gaur arratsaldean. Jose Luis Saizar zenaren omenezkoa izango da, urteetan berak antolatu baitzuen txapelketa hau. Amalur parkean jokatuko dute sariketa, 18:00etatik aurrera.
Hala, sei parte hartzaile eta beren txakurrak ariko dira gaur arratsaldeko lehian: Xabier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Sandy txakurrarekin; Peio Segurola (Matxinbenta, Azpeitia, Gipuzkoa) Kai txakurrarekin; Javier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Cool txakurrarekin; Manuel Gorriti (Aizarnazabal) Turbo txakurrarekin; Asier Dakosta (Aretxabaleta, Gipuzkoa) Haize txakurrarekin eta Xabier Gastañaga (Antzuola, Gipuzkoa) Fly txakurrarekin.