Abuztua amaitzearekin batera, udako erromerien azken saioa izan da gaur, igandea. Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus igo dira Musika Plazako kioskora 19:30ean, eta eguraldi kaskarra egin arren, herritar ugari gerturatu da dantzara. Euskal taldeen hainbat bertsio jo dituzte.
Arzallus eta Allurrez gain, azken bi hilabeteetan asko izan dira erromeriak eskaini dituzten musikariak, hala nola Ansorregi eta Larrañaga; Etxaide, Garixe eta Naiara; Alaitz, Gorka eta Ainara; Laja eta Lutxurdio; Izer eta Alabier; Miren, Mirari eta Agur; Intxausti eta Larrañaga, edota Elustondo anai-arrebak.