Lizardi Sariko finalean arituko diren bertsolariak, erabakita

Maria Maya Manterola 2025ko abu. 30a, 16:30

Bigarren kanporaketako irudi bat. (Utzitakoa)

Irati Alcantarilla nagusitu zen atzo bertsolari gazteen sariketako bigarren kanporaketan, 217,5 punturekin. Jada argitu da nortzuk sailkatu diren irailaren 5ean jokatuko den finalera. 

Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariko bigarren kanporaketa izan zen atzo Santa Klara komentuko aretoan. Irailaren 5ean jokatuko da finala, eta atzoko saioaren ondoren, argitu da nortzuk izango diren finalean: Irati Alcantarilla, Elixabet Etxandi, Janire Arrizabalaga, Iker Ormazabal Tturko, Maddi Agirre eta Aimar Sorazu sailkatu dira, hain zuzen ere.

Saio nahiko parekatua izan zen atzokoa: Irati Alcantarilla urruñarra nagusitu zen, 217,5 puntu bilduta; bigarren egin zuen Janire Arrizabalagak, 209,5 puntu poltsikoratuta; eta hirugarren Aimar Sorazuk, 204,5 punturekin. Gainerako bost bertsolariak koska bat beherago geratu ziren: Irune Basagoiti (196,5) eta Eli Zaldua (196) pareko aritu ziren, eta haien atzetik sailkatu ziren Joanes Azpillaga (190), Igauri Lopetegi (180,5) eta Oibar Olano Azkonita (162,5).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide