Zarauzko eta inguruko herrietako ekoizle ekologikoek beren produktuak erakusteko eta saltzeko erakusleihoa izan dute gaur Lege Zaharren enparantzan; izan ere, Biolur elkarteak antolatuta Udako Azoka ekologikoa egin dute 10:00etatik 14:00etara.
Eguraldia lagun, jende ugari gerturatu da postuetara, eta askok erosketak egiteko aprobetxatu dute, zabala baitzen aukera. Postu gehienetan elikadurarekin loturiko produktuak saldu dituzte ogia, gazta, marmelada, gozokiak, barazkiak eta olioa, besteak beste, baina izan dira bestelakoak saldu dituztenak ere, ukenduak, kamisetak, loreak edota biserak, esaterako.