Puro Relajo taldearen kontzertuak eman dio amaiera joan den ostegunean abiatutako Aste Nagusiari. Atzo iluntzean izan zen kontzertua malekoian, eta talde nafarrak jendetza erakarri zuen taularen ingurura.
22:00etan hasi zen musika emanaldia, baina zertxobait lehenago bete zen malekoia. Puro Relajoren rantxerek dantzan jarri zituzten gerturatutako guztiak, Aste Nagusiari amaiera borobila emanaz.