Trafikoan aldaketak izango dira gaur eta bihar, su artifizialak eta estropadak tarteko

Aiora Arriola 2025ko abu. 15a, 08:00

Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita. (Utzitakoa)

Gaur eta bihar, su artifizialak tarteko, 22:45etik 00:00etara itxi egingo dute Zarautz eta Getaria arteko errepidea. Horrez gain, estropadak direla eta, larunbateko 14:30etik igandeko 16:00etara arte, semaforo bidez kontrolatuko dute errepide horren zati bat.

Atzo hasi zen Zarauzko Aste Nagusiko ospakizunak, eta jai egun horien bueltan udalak antolatu dituen ekitaldi batzuek eragina izango dute trafikoan, hala nola su artifizialen emanaldiek eta Zarauzko ikurriñaren estropadek.

Gaur eta bihar, 23:00etan hasita, izango diren su artifizialen emanaldiak dira aldaketen arrazoi nagusienetarikoak. Hitzordu horiek irauten duten bitartean –22:45etik 00:00etara–, itxita izango da Zarautz eta Getaria arteko errepidea. Hain zuzen, Santa Andra Mariaren zeruratzea parrokiaren parean moztuko dute trafikoa, emanaldia behar bezala egin ahal izateko.

Bestalde, Eusko Label eta Euskotren ligetako estropadak izango dira bihar eta etzi. Estropada horien azpiegiturak hartzen duen tokia dela eta, Zarautz eta Getaria arteko errepidearen zati batean, lehenengo tunelaren ostean, semaforo bidez kontrolatuko dute trafikoa larunbateko 14:30etik igandeko 16:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide