Zarauztarrek ez dute festa giroari muzin egiteko gogorik. Datorren igandera arte ospatuko duten Aste Nagusiari gaur eguerdian eman diote hasiera, Lege Zaharren enparantzan. Festek igandera arte iraungo dute, eta ez dira faltako kirol ekitaldiak edo musika saioak.
Gaur 12:00etan bota du Xabier Txurruka Zarauzko alkateak Aste Nagusiari hasiera eman dion suziria, udaletxeko balkoitik. Ordurako jende ugari zegoen Lege Zaharren enparantzan, horietako asko haurrak eta haien familiartekoak. Denak ere buhandiei eta erraldoiei begira egon dira, adi-adi.
Behin etxaferua botata, eta koloredun puxika handiekin jolas eginda, buruhandien eta erraldoien kalejirari ekin diote. Joselontxos txarangaren musikarekin aritu dira jira eta buelta dantzan erraldoiak. Aurretik, buruhandiek zabaldu diete haiei bidea, eta Zarauzko Alde Zaharreko kaleak girotu dituzte denek batera.
Musika saioek emango diete jarraipena Aste Nagusiko ekitaldiei. Arratsaldean, 19:00etan, Joselu Anaiaken emanaldia izango da Musika plazan. 20:00etan, Schola Cantorumek abestutako Salbea izango da Andra Mariaren Zeruratzearen parrokian. Amaitzeko, 23:00etan hasita, Nøgen taldearen kontzertua izango da malekoian.
Aste Nagusiko ospakizunek honako egitarauarekin jarraituko dute datozen egunetan:
Abuztuak 15, ostirala
- 10:30. Andra Maria Zeruratzearen parrokian, meza nagusia Schola Cantorumek abestuta.
- 12:00. Lizarrako Dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Gauerdi txarangarekin.
- 23:00-01:00. Malekoian Puntu morea.
- 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
- Ondoren, Musika Plazan Kresala taldearen emanaldia.
- Aldi berean, Malekoian Sorayaren kontzertua.
Abuztuak 16, larunbata
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
- 23:00-01:00. Malekoian Puntu morea.
- 23:00. Hondartzan, su artifizialak.
- Ondoren, Musika Plazan dantzaldia Estampas de Mexico taldearekin.
- Aldi berean, Malekoian Süne taldearen kontzertua.
Abuztuak 17, igandea
- 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
- 19:30. Musika plazan, erromeria: Etxeberria aita-semeak.
- 22:00. Malekoian Puro Relajo taldearen kontzertua.