Aste Nagusia martxan da, eta horren harira antolatu dituzten su artifizialen erakustaldiak direla eta, Zarauzko hiribusak errefortzuak eskainiko ditu bihar eta etzi. Egunean zehar ohiko zerbitzua emateaz gain, 24 zenbakidun autobusek luzatuko dute beren ordutegia bi egun horietan.
Hain zuzen ere, bihar eta etzi izango dira su artifizialen emanaldiak, 23:00etan, hondartzan, eta bi gauetan hiribusaren zerbitzua luzatu egingo dute; 01:00etara arte izango da martxan, suak ikustera joaten diren zarauztarrek etxera itzultzeko aukera izan dezaten.