SKAPAko jaiak direla eta, gaur goizean haurrentzako ekitaldi bat izan da; marrazki festa. Plaza Gorrian ibili dira txikienak beren artelanak marrazten eta margotzen, eta, ondoren, auzoko horma batean itsatsi dituzte horiek.
Auzoko jubilatuek, berriz, hamabitakoa egin dute Urpekoak elkartean, eta goiz ezin hobea igaro dute mahaiaren bueltan, jan-edanean. Aldi berean, Azken Portuko txaranga arduratu da giroa alaitzeaz.
Eguerdian atseden hartu ondoren, festek aurrera jarraituko dute arratsaldean zein gauean; izan ere, zumba saioa, Zarautz Trik-en emanaldia, Izeta harri eskolak antolatutako herri kirol jaialdia, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua eta Martin de Marteren emanaldia izango dira datozen orduetan.
Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Gaur, abuztuaren 11
- 17:30. Zumba saioa, Yasmilkaren eskutik, txosnagunean.
- 18:00. Zarautz Trik-en emanaldia.
- 18:30. Parrilada Plaza Gorrian.
- 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian, Izeta eskolako harri jasotzaileen eskutik.
- 23:15. Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua.
- 00:45. Martin de Marteren emanaldia.
Abuztuak 12, asteartea
- 09:00. Txistularien kalejira.
- 10:30. Patxi Iruretagoienaren Marmitako Lehiaketaren hasiera Plaza Gorrian.
- 11:00. Toka txapelketa helduentzat eta xakela txapelketa haurrentzat.
- 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa.
- 13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea eta auzo poteoa bazkaldu aurretik.
- 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eramateko unea.
- 15:00. Auzo bazkaria.
- Bazkalondoan, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
- Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
- 22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian, Julio Sotoren, Onintza Enbeitaren, Unai Agirreren, Markel EIzagirreren eta Maialen Lujanbioren eskutik.
- 00:00. Fan & Go taldearen erromeria.