Atzo arratsalde-iluntzean jokatu zituzten Jai Alai erremonte txapelketako finalak ia goraino bete zen Aritzbatalde pilotalekuan, eta aurtengo garaileek aise hartu zituzten menpean aurkariak: Aldabe eta Azpiroz 2-0 gailendu zitzaizkien, izan ere, Ezkurra II.ari eta Larrañagari (16-6 eta 15-9).
Partidan zehar akatsik ez zuten egin irabazleek, eta Aldabek zortzi tanto egin zituen aurreneko jokoan, eta sei, bigarrengoan. Azpirozek, berriz, lau tanto egin zituen aurreneko jokoan, eta sei, bigarrengoan. Aurkariei zaila jarri zieten norgehiagoka, eta horiek saiatu ziren arren eta arriskuak hartu zituzten arren, urdinak gehiago izan ziren atzokoan.
B finaleko partidan indarrak orekatuago egon ziren Goikoetxea V.a-Eskudero eta Susperregi-Martiarena bikoteen artean. Aurreneko zatian Susperregi eta Martiarena askoz gehiago izan ziren, eta 9-15 irabazi zuten seta. Bigarren zatian 6-10 ari ziren irabazten, baina momentu batetik bestera egoera aldatu egin zen. Goikoetxea erabat suspertu zen bigarren zatian, eta hamabi tanto egitera iritsi zen.15-13 amaitu zuten bigarren seta, eta berdinketa hausteko zatian, garaileek ez zuten akatsik egin eta bai hainbat tanto, eta Susperregiren bi akatsi esker, gorrientzat izan zen garaipena.
(Argazkiak: Oriamendi)