Nafarroako produktuak herrian bertan erosteko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek asteazken honetan, hilak 6. Izan ere, urtero bezala, abuztua iristearekin batera nafar produktuen azoka egingo dute erdigunean, Nafarroatik Hondartzara izenburupean.
Azokak 10:00etan zabalduko ditu ateak, eta egun osoan zehar askotariko jakiak eta artisau produktuak eskainiko dizkiete herritarrei Kale Nagusian eta Musika Plazan kokatuko dituzten postuetan.