Munduko kantuak izeneko kontzertuarekin emango diote hasiera Udako Musikaldiari. Gaurko kontzertuan, Iñaki Bermudezek saxofoia joko du eta, Remi Briffaultek, berriz, akordeoia. Emanaldia Santa Klara elizan izango da, 20:00etan hasita.
Hau izango da kontzertuan joko dituzten abestien egitaraua:
- 5 melodies populaires grecques (Maurice Ravel)
- Suite Folklorique (Miguel de Jorge)
- Cicle de Chansons de la Belle Époque (Reynaldo Hahn)
- 2 Études (Astor Piazzola)
- Pequeña Czarda (Pedro Iturralde)
Udako Musikaldi honetako bost emanaldietatik lehenengoa izango da gaurkoa. Gainontzeko kontzertuak datorren ostiralean, Anacronia taldea; abuztuaren 22an, Helix Trio; 29an, Arkaitz Mendoza eta Ana Nebot eta 30ean, Trio Marea izango dira.
Gaurko kontzertuko eta gainerakoetarako sarrerak Modelo Aretoko txarteldegian eta Kutxabanken atari digitalean eskuratu ahal izango dira; 4,15 euroko prezioa izango du sarrera bakoitzak.