Artisauen lanak malekoian eskuragarri

Intza Trula 2025ko uzt. 26a, 10:30

Nahia elkarteak antolatuta, artisautza azoka egin zuten atzo malekoian. Gaur ere izango da postuak bisitatzeko aukera, 10:30etik 20:30era artean.

Udako hitzorduei jarraipena emanaz, artisauen azoka egin zuten atzo egun osoan zehar malekoian. Nahia elkarteak antolatutako hitzordua izan zen, eta gaur izango du jarraipena: 10:30etik 20:30era egongo dira zabalik postuak, Galtxagorri elkartearen aurrean.

Orotara, 28 sortzaileren lana ezagutzeko aukera izango da bertan, eta horiek ehungintza, bitxigintza, pintura, ilustrazioa eta kosmetika naturala lantzen dituzte, besteak beste. Halaber, haurrentzako Amesgile ipuin kontalariak ere zenbait saio eskainiko ditu, 11:00etan eta 17:00etan hasita.

Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, azokan produkturen bat erosten dutenen artean Kirkilla jatetxean bi pertsonarentzako afari bat zozkatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide