Zarauzko Udalak LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren inguruko ekarpenak jasotzeko edota zalantzak argitzeko inprimakia jarri du herritarren eskura. Udalaren webgunean bertan aurki daiteke inprimakia betetzeko QR kodea, eta ondorengo loturan ere bete daiteke, abuztuaren 6a bitarte.
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak Zarauzko malekoian egingo dituzten zenbait aldaketa barne hartzen ditu, eta Girder Ingenieria eta Wer Ingenieria Hidraulica y Maritima enpresek osaturiko aldi baterako enpresa elkarteak burutuko du ekimen horren idazketa.
Hain justu, pasa den asteazkenean egin zuen udalak proiektuaren inguruko informazio saio bat, herritarrei xehetasunak helarazteko asmoz. Informazio saio horretara joan zirenek galderak egiteko tartea izan zuten, eta bertaratu ezin izan zutenentzat sortu dute inprimakia, hain zuzen ere.