Urteroko legez, abuztuaren hasieran izango dira SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaiak. Zehazki, abuztuaren 9tik 12ra bitartean izango dira aurtengoak. Beste behin, egitarau zabala antolatu dute jaietarako, eta haurrek zein helduek izango dute festaz gozatzeko aukera.
Kamiseta berriak ere egin dituzte. Aurtengo diseinua Izar de la Hozek egin du. Kamisetak saltzen aste honetan hasiko dira, Azken Portuko bidegorrian: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 18:30etatik 21:00etara. Haurren kamisetak 10 euroko prezioa izango du eta, helduenak, berriz, 12 eurokoa.
Jaien atariko honetan, komisioak honakoa esan nahi izan die auzoari zein herriari: "Egun batzuetan bada ere, urtean zehar izandako kezka eta penak trenbidearen bestaldean uzteko aukera izango dugu. Kanpotik zatoztenoi, ongi etorri Azken Portura. Zuek, auzotarrok, erakutsi zuen irribarrerik onena, jantzi koloretako jaietako kamiseta eta adierazi Azken Portukoak zaretela!".
Honakoa izango da aurtengo jaietako egitaraua:
Abuztuak 8, ostirala
- 18:00-19:00. Las Palmerasen eskutik, merienda eta piñata mexikarra.
- 20:00-21:00. Mariatxiak.
Abuztuak 9, larunbata
- 11:00. Altxorraren bila (izen-ematea 10:30ean plaza gorrian).
- 16:00. Puzzle lehiaketa plaza gorrian (izen-ematea azkenportua@gmail.com helbidearen bitartez).
- 16:00. Mus txapelketa auzoko tabernetan (izen-ematea 15:30ean Tentenea plazan).
- 18:00-21:00. Bonsai erakusketa plaza gorrian, Artezaleaken eskutik.
- 19:00. Mozorro lehiaketan izen-ematea (gaia: Euskal tropik).
- 19:30-22:00. Bertsopoteo girotua auzoan zehar (Zarautz TRIK, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta bertsolariekin).
- 23:00. Perlata.
- 00:30. Delirium Tremens.
- 02:00. DJ Bon + DJ Javi Hidalgo.
Abuztuak 10, igandea
- 10:00-14:00. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, TXIPRISTIN taldearekin, plaza gorrian.
- 16:00. Suziria, jaiak iragarriz, GOIZEKO IHINTZA txistularien laguntzarekin.
- 18:00. Azken Portuko AUZO KROSA plaza gorrian.
- 18:00-21:00. Bonsai erakusketa plaza gorrian, Artezaleaken eskutik.
- 19:00. JALGI taldearen dantza erakustaldia plaza gorrian.
- 19:30. Txokolate-jana.
- 21:30. Txirrindularitza kriteriuma.
- 23:15. La Txama.
- 00:45. Koko Jean.
Abuztuak 11, astelehena
- 09:00. GOIZEKO IHINTZA txistulariak.
- 11:00. Meza nagusia frantziskotarretan.
- 11:30. Marrazki festa plaza gorrian (pinturak etxetik eraman beharko dira).
- 12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkartean.
- 12:30. Azken Portuko txaranga.
- 17:30. Zumba Yasmilkaren eskutik, txosnagunean.
- 18:00. Zarautz TRIK.
- 18:30. Parrila-jana plaza gorrian.
- 19:00. Herri kirol jaialdia plaza gorrian (Izeta harri-jasotzaileen eskola: harri-jasotzaileak, aizkolariak...).
- 23:15. Niña Coyote eta Chico Tornado.
- 00:45. Martin de Marte.
Abuztuak 12, asteartea
- 09:00. Txistulariak.
- 10:30. Patxi Iruretagoienaren marmitako lehiaketaren hasiera plaza gorrian.
- 11:00. Toka txapelketa helduentzat eta xakela txapelketa haurrentzat.
- 12:30. Patata tortilla eta postre-lehiaketa.
- 13:00. Auzo-bazkarirako tokia hartzea eta auzo-poteoa bazkaldu aurretik.
- 13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera eraman.
- 15:00. Auzo-bazkaria.
- Bazkalondoan lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
- Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
- 22:00. Bertso saioa plaza gorrian (Julio Soto, Onintza Enbeita, Unai Agirre, Markel EIzagirre eta Maialen Lujanbio).
- 00:00. Fan & Go erromeria taldea.