Atzo arratsaldean jokatu zituzten Frontoi Txikin Emakumezkoen XVII. Paleta Txapelketako azken norgehiagokak. Hain zuzen ere, lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak erabaki zituzten atzokoan, 18:30ean hasitako partidetan.
Eneritz eta Naiara Mitxelena ahizpak nagusitasun guztiz gailendu ziren Lorea Laburu eta Jone Iruretagoienaren aurka jokatutako partidan, eta 25-8ko emaitzarekin lehen postua eskuratu zuten. Ez da lehen aldia bi ahizpek irabazlearen garaikurra lortzen dutena; izan ere, iaz ere txapelketan gailentzea lortu zuten. Hirugarren postua, aldiz, Leire Paredesentzat eta Yolanda Mateosentzat izan zen, Karmele Martinez eta Leire Aldalurri 25-21 irabazi ostean. Dozenaka herritar gerturatu ziren partidak ikustera.