Antzerkia Familian programaren barruan, Zirko Txosko konpainiak Tavole antzezlana aurkeztuko du bihar Santa Klaran. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera, ohi bezala, doakoa izango da.
Arriskuz eta emozioz beteriko obra honetan, bi pertsonaia xelebrek errealitate eta fantasiaz beteriko egoerak biziko dituzte, eta bizipen hauetatik ondorio garbi bat aterako dute: gizartean dauden arazoei aurre egiteko bide bakarra elkarbizitza, errespetua eta elkarlana dira.