Igande honetan ospatuko dute Galiziako Eguna, Iñurritzan

Ekaitz Etxabe 2025ko uzt. 16a, 10:00

Pasa den urteko Galiziako Eguna. (GUKA)

Urteroko legez, egun osorako egitaraua antolatu du Caballeira elkarteak Galiziako Egunerako. Larunbatean, atarikoa egingo dute gaita doinuen laguntzaz.

40. Galiziako Eguna ospatuko dute igande honetan, Caballeira elkarteak antolatuta. Urteroko moduan, egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, baina larunbatean emango diote hasiera festari, herriguneko kaleetan zehar ibiliko den Gaita Poteoa antolatu baitute.

Urtero bezala, Galiziako musika eta dantza tradizionalak ez dira faltako Iñurritzako zabalgunean. Horrez gain, ohikoa den moduan, hango gastronomiaren eskaintza zabala izango du bertaratzen den edonork. Carballeira elkarteak herritarrei eta "Galiziako kultura maite duten guztiei" luzatu die gonbidapena: "Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu kultur etxe, elkarte eta erakunde guztiak Galiziako festan parte hartzera".

Honakoa da larunbat eta iganderako antolatu duten egitaraua:

Uztailak 19, larunbata

  • 18:15. Bilboko Masustegi gaita taldeak zaharren egoitza bisitatuko du, aitona-amonei arratsaldea alaitzeko.
  • 19:30. Gaita Potea, herriguneko kaleetan zehar

Uztailak 20, igandea

  • 10:30. Alborada Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 13:00. Dantza saioak Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • 17:00. Musika eta dantza jaialdia Masustegiko Os Agarimos eta Iruñeko Santiago Apostol taldeen eskutik.
  • Egun osoan zehar. Carballiñoko (Ourense) A Nogeira olagarro prestatzaileek egindako olagarroa, lakoia, enpanada, gazta, Santiako opilak eta taloak, Ribeiro eta Albariño ardo zuriak, Mencia ardo beltza eta galiziar jatorriko beste hainbat produktu salduko dituzte prezio herrikoietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide