Athleticera itzuliko da Alex Padilla atezaina

Aritz Mutiozabal 2025ko uzt. 14a, 12:20

Alex Padilla atezain zarauztarra. (Athletic Club)

Azken denboraldia Mexikoko Pumas taldean jokatu du lagata. Orain, berreskuratzeko klausularen bidez, zuri-gorrien lehen taldean jokatuko du.

Azken denboraldia Mexikoko Pumas taldearekin lagata jokatu ondoren, Alex Padilla atezain zarauztarra Athletic Clubera itzuliko da. Talde zuri-gorriak berreskuratzeko klausula egikaritu du eta, hortaz, atezaina lehen taldera batuko da, Ernesto Valverderen aginduetara, denboraldi berriari ekiteko. 2029ko ekainaren 30era arte du kontratua Athleticekin.

Julen Agirrezabala atezaina Valencia taldera joan da lagata urtebeterako, eta haren hutsunea betetzera itzuliko da zarauztarra etxera. Edonola ere, printzipioz, Unai Simonek jarraituko du taldeko lehen atezaina izaten. Orain artean, bost partida ofizial jokatu ditu Padillak lehen taldearekin, Mexikoko taldera utzita joan aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide