Kuadrillen txanda 3x3 txapelketan

Ekaitz Etxabe 2025ko uzt. 12a, 18:35

Kuadrillen arteko 3x3 saskibaloi txapelketa ari dira jokatzen Zarauzko malekoian. Goizean, infantilen txanda izan da eta, bihar, mini mailakoek eta seniorrek jokatuko dute.

Ostegunean hasi zen ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatutako 3x3 saskibaloi txapelketa Zarauzko malekoian, eta bihar arratsaldea bitartean jarraituko du. Gaur arratsaldean, kuadrillen txanda izaten ari da, eta giro paregabean ari dira saskibaloi festaz gozatzen.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako mini mailakoekin hasi zen 3x3 txapelketa ostegunean. Atzo, berriz, kadete eta junior mailakoen txanda izan zen. Gaur goizean infantilak aritu dira eta, arratsaldean, kuadrillena. Bihar goizean mini mailako txapelketa irekia jokatuko dute eta, amaitzeko, seniorren txanda izango da bihar arratsaldean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide