Marrazki lehiaketa eta Torreoiko krosa egin dituzte Vista Alegreko jaietan

Ekaitz Etxabe 2025ko uzt. 12a, 15:30

Gazte eta heldu ugari bildu dira gaur goizean Vista Alegreko jaietan. Gaur arratsalderako eta biharko ere, hainbat ekintza antolatu dituzte.

Gaur goizean marrazki lehiaketa eta Torreoiko krosa egin dituzte Vista Alegre auzoan. Haur ugarik hartu du parte ekintzetan. Marrazki lehiaketako partaide bakoitzak eraman du sariren bat etxera, eta korrikalari bakoitzari domina eta indarrak errekuperatzeko jatekoa zein edatekoa eman diote. Eguerdian, haurren zein helduen bazkari herrikoiak egin dituzte.

Atzo 19:00etan jaurtitako txupinarekin batera hasi ziren festak, eta igandea bitartean, egitarau zabala antolatu du Vista Alegreko jai batzordeak.

Honakoa da gaur arratsaldeko eta biharko egitaraua:

Gaur, uztailak 12

  • 15:30. Futbolin junior txapelketa.
  • 16:00-19:00. Puzgarriak.
  • 18:30. Vista Alegreko igogailuen inaugurazio girotua.
  • 20:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 22:00. Paxo bakarrizketa
  • 23:00. Radio Rebelde

Bihar, uztailak 13

  • 10:30. Diana.
  • 10:30. Eskulanak eta gorputz margoketa.
  • 12:00. Apar festa.
  • 12:30. Trikitilariak eta saltsa.
  • 16:30. Saskiratze eta penalti txapelketa eta txokolatada.
  • 17:30. Toka txapelketa.
  • 19:00. Slow Times Blues Band.
  • 21:00. Festa amaiera traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide