Manu Urbietaren 'Zaharrak berri' erakusketa zabalduko dute Arkami arte galerian

Ekaitz Etxabe 2025ko uzt. 12a, 09:00

Manu Urbietaren 'Zaharrak Berri' erakusketako pieza bat. (Utzitakoa)

Uztailaren 16an inauguratuko dute eskulturen eta margolanen bilduma. Zarauztarrak azken urteetan sortutako hainbat lan jarri ditu ikusgai bertan.

Indarra eta goxotasuna uztartzen dituen erakusketa da 'Zaharrak berri', eta Arkami galerian bisitatu ahal izango da aurki. Manu Urbieta sortzaile zarauztarrarena da sorta, eta urteetan zehar mimoz bildutako eta eraldatutako altxorrek osatzen dute.

Hori horrela, eskulturez zein margolanez osatutako bilduma bisitatzera joan nahi dutenek, uztailaren 16an, 19:00etatik aurrera, izango dute horretarako aukera, Kale Nagusiko erakusleihoaren atzean, Arkami arte galerian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide