Beharginen lan baldintzak hobetzea lortu dute Ipeme enpresan

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 10a, 12:30

Ipeme enpresa, AbendaƱoko industrialdean. (Aritz Mutiozabal)

ELA sindikatuak azaldu duenez, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diete Gipuzkoako metalaren hitzarmen kolektiboa. Beharginek lan ordu gutxiago egingo dituzte eta antzinatasun plusa jasoko dute.

Zarauzko Ipeme enpresako beharginek lan baldintzak hobetzea lortu dute, Gipuzkoako metalaren hitzarmen kolektiboa aplikatuta. ELAk jakinarazi duenez, uztaila bada ere, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diete hitzarmena.

Dena den, orain arte aplikatu zaien hitzarmeneko (Gipuzkoako metalaren merkataritzaren hitzarmena) zenbait puntu mantenduko dituzte, sinatu berri duten hitzarmenekoak baino baldintza hobeak jasotzen dituztelako.

Aurrerantzean, beharginek 1.695 lan ordu egingo dituzte urtean (lehen baino 28 ordu gutxiago) eta antzinatasun plusa jasoko dute. Gainera, KPIaren urteko soldata igoerari eta kontingentzia komunen eta profesionalen osagarriei %100ean eutsiko diete.

Zortzi langile ditu Ipeme lantegiak, eta Abenadoño industrialdean dauka egoitza. ELA sindikatuak zorionak eman dizkie langileen, baldintzak hobetzeko antolatu egin direlako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide